Ardozalez jositako lurra

Calendario de visitas a bodegas en España. Zer soto bisita ditzaket hilabete honetan? Ordutegiak eta Datak

Nafarroako ardoaren bidea asko gustatuko zaizun kontrastez betetako esperientzia bat da.

Nafarroako Ardoaren bideak bizimodu onaren plazerak gozatzera eta gure lurraldeko ardoaren kultura ezagutzera gonbidatzen zaituzten kalitate eta profesionaltasun handiko upategien eta establezimendu turistikoen hautapen zaindu bat biltzen du.

Nafarroak, gainera, ardoaren, historiaren eta naturaren esentzia eta aroma horiek bere zuku guztietara garraiatzeko eta transmititzeko gaitasuna du, esperientzia bakar bat bihurtuz dastatzaile zorrotzenentzat.

historia del vino ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian

Ardoa gure historian

Gure historiak memoria artistiko eta kultural aberatsak ditu eta naturak ezin izan ditu horiek alde batera utzi. Eta urteen igaroan ardoak aroma leun eta konplexuak eraldatzen eta garatzen jakin duen moduan, hura zaintzen duen lurra ere berekin garatu da, tradizioa alde batera utzi gabe. Nafarroako ardoak bizi duen oraina ia 20 mendeetan egindako bidearen emaitza da. Egun, Nafarroako ardogintzak modernizazioaren alde egin du. Kalitatezko ardogune gisa finkatu da, harrigarriak izanik bere ardo gorriak, ardo beltz zoragarriak, chardonnay zuri gozo-gozoak, edota ondutako eta erreserbako beltz handiak, moskatel zuri erakargarriak ahaztu gabe.

Gure bihotzak, upategiak

Zalantzarik gabe upategiak eta ardogintza gure lurraldearen bihotza eta historiaren zati garrantzitsua dira. Upategiak Nafarroako puntu ezagunenetako batzuetan daude, eta erromesen toki dira ardo onen zale amorratuentzat. Belaunaldiz belaunaldi ardoarekiko eta bere ontzearekiko izandako grinak ekoizpena teknifikatzera eraman du, baina guretarren ongi-egitea galdu gabe.

visitas bodegas ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
vinos Denominacion origen navarros ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian

Nafarroako JD

Nafarroako JDk gure lurraldean dauden paisaia eta klima aniztasun handia du. Izan ere, Nafarroan egoera berezi bat sortzen da, ia bakarra dena Iberiako penintsulan: atlantiko kontinentaleko eta mediterraneoko klimak elkartzeak, Kantauri gertu izateak, Pirinioen eraginak eta Ebro ibarraren oparoaldiak klimatologia oso anitza sortzen dute, eta ondorioz, ardo bakarrak.

Navarra Wine Lovers

Navarra Wine Lover komunikazio-proposamen aktibo eta dinamikoa da, Nafarroako JDk garatutakoa, ardo onak gustuko dituzten komunitate gazte bat sortzeko. Erakunde dinamiko honek, komunikatzeaz gain, gertaera aldra antolatzeaz eta bultzatzeaz ere arduratzen da, Nafarroako ardoaren irudia hobetzeko eta babesteko. Informazioa guztia hemen.

mas info rn oficinas de turismo ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian

Gure upategiak

Ezagutu Nafarroako ardoaren bidearen bihotza, gure upategi liluragarriak.